Gautegiz Arteaga

Koordenatuak: 43°22′06″N 2°39′08″W / 43.3682°N 2.6522°W / 43.3682; -2.6522
From Wikipedia
Artikulu hau Busturialdeko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arteaga (argipena)».
Gautegiz Arteaga
 Bizkaia, Euskal Herria
Herriaren ikuspegia.

Gautegiz Arteagako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Gautegiz Arteaga
AlkateaPatrik Saitua Betanzos (EAJ)
Posta kodea48314
INE kodea48041
Herritarraarteagar
Kokapena
Koordenatuak43°22′06″N 2°39′08″W / 43.3682°N 2.6522°W / 43.3682; -2.6522
Map
Azalera13,57 km²
Garaiera45 metro
Distantzia38 km Bilbora
Demografia
Biztanleria889 (2023)
23 (2022)
alt_left 415 (%46,7) (%47,4) 421 alt_right
Dentsitatea65,51 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 3,23
Zahartze tasa[1]% 20,86
Ugalkortasun tasa[1]‰ 49,72
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,97 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,73 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,19 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 73,53 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 62.27 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.gautegizarteaga.com/

Gautegiz Arteaga[4] Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago, itsasertzetik ez oso urruti. 2016. urtean 846 biztanle zituen.

Geografia[edit | edit source]

Ingurune naturala eta klima[edit | edit source]

Itsasadarra[edit | edit source]

Udalerri hau Urdaibaiko biosferaren erreserbaren barnean dago. Herria errepidearen bi alboetan zehar hedatzen da eta bertan biltzen dira biztanle gehienak.

Bestela, Gernikako itsasadarraren ezkerraldean dago kokatuta. Bertan, Euskal Herrian oraindik ikusgai dagoen marea-errota bakarrenetarikoa dugu, Koba Errota izenekoa, Lekeitiokoa eta beste gutxi batzuekin batera.

Klima[edit | edit source]

Gautegiz Arteagako klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eraginarekin, eta urte osoan tenperatura lasaiekin. Iparreko eta ipar-mendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko brisek tenperaturetan eragina dute urte osoan, eta barrualdeko beroak nekez iristen dira kostaldera udan.

Mugakideak[edit | edit source]

Iparraldean Ibarrangeluko udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Ereño eta hegoaldean Kortezubirekin.

Auzoak[edit | edit source]

Herriaren buru den auzoa Zelaieta da, eta bertan daude udaletxea, eliza eta herriko plaza. Horrez gain, auzo hauek ditu: Basetxeta, Isla Goikoa, Isla Bekoa, Kanala, Muruetagane, Orueta, Ozollo eta Tremoia.

Demografia[edit | edit source]

Gautegiz-Arteagako biztanleria

Politika[edit | edit source]

Gautegiz Arteagako udaletxea

2011ko udal hauteskundeak[edit | edit source]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Gautegiz-Arteagako alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Juan Felix Naberan da.

Gautegiz Arteagako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
317 (% 53,64)
Bildu
3 / 7
235 (% 39,76)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
13 (% 2,2)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
1 (% 0,17)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura[edit | edit source]

Gautegiz-Arteagako Pilartxu Etxabe[5] (Ahotsak[6] proiekturako)

Euskara[edit | edit source]

Gautegiz-Arteagan[7] Busturialdeko hizkera[8] da nagusi, mendebaldeko euskararen aldaera.

Ondasun nabarmenak[9][10][edit | edit source]

Gaztelua[edit | edit source]

Arteagako dorretxea

Gautegiz-Arteagako eraikinik garrantzitsuena "Arteagako dorrea" edo gaztelua da. Erdi Aroko dorretxe baten hondarren gainean berreraiki zen, Eugenia Montijokoaren aginduz, Napoleon III.a bere senarraren garaian. Gaur egun, Arteagako dorretxean jatetxe eta hotel txiki bat daude.

Ondare erlijiosoa[edit | edit source]

  • Andra Mariaren Zeruratzearen eliza
  • Done Laurendi edo San Lorentzo baseliza
  • San Antolin baseliza
  • San Roke baseliza

Ondare zibila[edit | edit source]

  • Bekoetxe, Jaunsolo, Ojangoiti, Goikoetxe, Bidasolo, Mendotza, Naberan eta Ozolloaurrekoa baserriak
  • Barrenerrota burdinola
  • Oleta burdinola
  • Koba Errota, Ozollo errota eta Portu errota izenez ere ezaguna.
  • Ikoakone errota

Argazki galeria[edit | edit source]

Arteagar ospetsuak[edit | edit source]

Erreferentziak[edit | edit source]

Ikus, gainera[edit | edit source]

Kanpo estekak[edit | edit source]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia